Ondarroa SOS!

Ondarroako Alde Zaharra eraisten ari da

Posteado por: ondarroasos en: abril 18, 2010

Ondarroako alde zaharreko moilaren birgaitze eta handitze lanen ondorioz Kaltetutako Bizilagunen Batzordea gara; lanok, hain zuzen,  Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak sustatu zituen, UTE Ondarroak (Dragados S.A. eta Viuda de Sainz S.A.) gauzatu eta Mapfrek aseguratu. Ondarroako alde zaharrean dauden 11 jabetza erkidegok osatzen dugu batzordea; zehazki, Nasa, Erribera, Kale Handi eta Kanttoipe kaleetakoak. Hori argituta, jarraian, gure “istoriotxoa” kontatuko dizuegu.

Kontua zera da:  Ondarroako alde zaharreko moila ertzeko eraikinek 100 urtetik gora dituztela, eta , hori jakin arren,  Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak moila birgaitzeko eta handitzeko lanak onartu zituela, Ondarroako Udalak onetsita eta eraikinen orduko egoera aztertu gabe.

Hori horrela izanik, goian aipatutako bizilagunek hainbat bilera izan zituzten Carlos Alzagarekin (Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzako arduraduna) eta Aitor Marurirekin (Ondarroako alkatea, garai hartan). Batzarretan, behin eta berriz eskatu zitzaien, lanekin hasi aurretik, eraikinen egoera aztertzeko eta kontuz jokatzeko. Hala ere, horiek lekukoa UTE Ondarroari pasatu zioten; eta azken horrek notarioa kontratatu zuen, etxe guztien orduko egoeraren testigantza izateko etorkizunean. Horrekin batera, aipatzekoa da eraikinen %99 eraberrituta zegoela.

Fatxada bat

2006ko amaieran, lanak hasi zituzten, bizilagunen kexak kontuan izan gabe.  Handik hilabete batzuetara, 2007ko udan, Artibai ibaian zutoin-oholak tinkatzeari ekin zioten, pisu handiko makinak kaleetan sartu ostean. Horrekin batera, espaloia 5cm inguru hondoratu zen, eta horrek eraikinen zimenduak kaltetzea eta eraikinak eurak pitzatzea ekarri zuen. Hori izan zen gure kalbarioaren hasiera.

2008ko uztailean, Bizilagunen Batzordean behin eta berriz egindako eskaerei jaramon eginez, Eusko Jaurlaritzak azterketa geoteknikoa egitea onartu zuen, inguruaren egoera berria ikertuko zuena. Gainera, ordura arte gure eraikinek izandako kalteen aurrekontua aurkezteko eskaera egin zigun.

Aipatutako azterketaren emaitzak ez genituen jaso 2009ko apirilaren 1era arte; eta, gure harridurarako, ikerketa esparrua Nasa kaleko 11 ataritik 19ra arteko espaloi zatira mugatu zen soilik. Hori zela eta, kaltetutako eraikinen egoeraren berri izan gabe jarraitzen genuen, horrenbeste diru eta denbora xahutu ostean.

Etxebizitza bat

Egoera horren aurrean, zein izan zen Eusko Jaurlaritzak eman zigun konponbidea? Ezer ere ez. Are gehiago, alarmista hutsak garela leporatu zigun, gure eraikinen zimenduak eta egitura aztertuko duen estudioa egiteko eskatu genionean. Hori gutxi balitz, erantzukizun osoa obren aseguru etxearen gain utzi zuen; hain zuzen, Mapfreren gain; eta azken horren helburua kalte guztiak kitatzea zen, baina 2008ko uztailean egindako peritatzearen arabera.

Eusko Jaurlaritzaren utzikeria eta axolagabekeria ikusirik, Kaltetutako Bizilagunen Batzordea osatu genuen, eta abokatu bat kontratatzea erabaki. Hori duela urte bat izan zen, 2009ko apirilean.

Egun, zein egoeratan gaude? Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak hasieratik eskatutako zimendu eta egituraren gaineko azterketa egitea onartu zuen, 2009ko uztailean; hainbat idatzi bidali eta beraiekin izandako beste horrenbeste batzarren ostean. Gainera, arrakala batzuetan lekukoak jartzea ere onartu zuten, eraikinen mugimenduen kontrola izateko balioko zutenak. Ekintza horiek guztiak, okerren dauden eraikinetan egingo ziren soilik, eta bertatik ateratako datuak beste eraikin guztietara estrapolatu.

2009ko abenduan, egindako azterketa teknikoek zimenduak mugitzen  ari zirela baieztatu zuten, eta gaineratu zuten lau eraikinek, gutxienez, egonkortasun arazoak izan zitzaketela, epe motzean.

Egoera hain larria zela ikusirik, Felix Asensiok (Eusko Jaurlaritzako Portu Saileko Zuzendariak) batzar batera deitu zigun, abenduaren 10ean, eta, bertan, gure arazoa konpontzeko konpromisoa hartu zuen. Horretarako, lehenengo behin-behineko zurkaitzak jarriko zituzten puntu kritikoetan; gero, ingeniari talde bat kontratatu, egitura eta zimenduak aztertzeko; eta, azkenik, kalteak konpondu.

Sarrera bat

Hori guztia Nasa kaleko 13, 15, 17 eta 19 zenbakidun eraikinetan gauzatuko zen, euren egoera guztietan larriena zelako. Hortaz, gainontzeko zazpi eraikinak egonean jarraitu beharko zuten, mugitzen ari ziren edo ez egiaztatzeko.

Eusko Jaurlaritzako teknikariak bost hilabetetan ari dira arrakalen kontrola eramaten, eta izandako irakurketek erakusten digute mugimenduak gero eta handiagoak direla.  Bestalde, sarritan eskatu diogu Eusko Jaurlaritzari, idatziz, gainontzeko eraikinetan ere egoeraren azterketa teknikoa egiteko. Hala ere, gaur egun egin gabe dago.

2010eko otsailean,  amaitutzat eman zuten egoera larrienean zeuden eraikinen zurkaiztea eta egituraren azterketa. Azterketa horrek baieztatu egin zuen zimenduen egoeraren estudio zehatza egiteko premia eta, era berean, berori ahalik eta denbora motzean egin beharra.  Gaur egun, ostera,  oraindik egin gabe dago.

Kaltetutako eraikin guztietan arrakala zaharrak handitzen doaz eta berriak agertzen.

Argi-patioa

Ondarroako alde zaharreko auzokideok egunero bizitzeko eta lan egiteko egoera tamalgarria dugu; hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak berak eremu babestutzat izendatutako inguruan; eta hori ikusirik, Kaltetutako Bizilagunen Batzordeak presio ekintzak gauzatzea erabaki du, jasan ezina baita gaur egun bizi dugun egoera.

Bestalde, ez Administrazioak, ez UTE Ondarroak, ezta Mapfrek ere, oraindik ez dute eperik jarri kalteak konpontzen hasteko.

Gainera, Ondarroako Udalaren Kudeaketa taldeak, Felix Aranbarri buru izanik, izandako jokabidea salatu nahi dugu.  Isilik egon delako bizilagun dituen zergapekoak defendatu gabe, nahiz eta gure egoeraren berri izan.

Estamentu bakoitzak emandako hitza betetzeko ordua iritsi da! Atzeratuz gero, egoera txartzea besterik ez dute eragiten!

Espero dugu administrazioak esku hartuko duela, emango dizuegu gertaeren berri blog honetan, twitter bidez eta baita beste sare sozialen bitartez.

3 comentarios hacia "Ondarroako Alde Zaharra eraisten ari da"

[...] gero eta handiagoak dira eta egonkortasuna galtzeko arriskua dute. Honi buruzko informazio gehiago Ondarroa SOS! blogean aurki [...]

A QUIEN CORRESPONDA
(lo escribiré en castellano para que lo entienda todo el que lo lea)
TENGO MIEDO , MUCHO MIEDO.
NO TENGO GANAS DE MORIR TODAVIA, Y MENOS DEBAJO DE LOS ESCOMBROS DE MI CASA / TRABAJO, POR LA INCOMPETENCIA ?? DEJADEZ ?? IRRESPONSABILIDAD ?? INEPTITUD ?? APATIA ?? DESAMPARO ?? MENTIRAS ?? ENGAÑOS ?? AMENAZAS ??(es que no lo sé), DE LA GENTE QUE HA CONTRIBUIDO A HACER ESTA OBRA DE NASA KALEA (hay nombres y apellidos en las do
POR FAVOR, SE NOS VAN A CAER LAS CASAS, SEREMOS FAMOSOS POR UN DIA , Y SE ACABÓ.
SALE MÁS RENTABLE QUE SE CAIGAN NUESTRAS CASAS, QUE HAYA UNOS CUANTOS MUERTOS Y SE INDEMNIZA CON UNOS CUANTOS EURILLOS ??
A QUE SE ESTUDIE Y SE SOLUCIONE yaaaaa LA CIMENTACION DE LAS MISMAS ??? SE ESCONDE ALGO ???

Yo creo que estan esperando a que se caigan y dar todo en ruinas, y los vecinos a la calle. Queremos soluciones inmediatas porque mientras todos (alcalde, gobierno, …) estan “pensando” que hacer nuestro miedo va en aumento. El que relamente no vive aqui no sabe lo que estamos sufriendo.
Estamos hartos de mentiras y de que nos den largas.
Yo personalmente me he ido de alli pero mi familia sigue ahi vivendo y todas las noches pido que por favor no pase nada porque entonces ya no habra vuelta atras.

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Ondarroa SOS!

Comisión de afectados de Ondarroa Ondarroako kaltetuen batzordea

Twitter

Alde Zaharra / Parte Vieja

Estado de los inmuebles - Eraikinen egoera

Grietas / Arrakalak

Grietas / Arrakalak

Grietas / Arrakalak

Grietas / Arrakalak

Grietas / Arrakalak

Grietas / Arrakalak

Grietas / Arrakalak

Grietas / Arrakalak

Grietas / Arrakalak

Grietas / Arrakalak

More Photos
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.